Atzoko egunean zehar 12.682 PCR proba egin zituzten Hego Euskal Herrian –9.931 EAEn eta 2.751 Nafarroan–. Lurraldeka, 119 positibo baieztatu zituzten Araban, 359 Bizkaian, 191 Gipuzkoan eta 308 Nafarroan. Autonomia erkidegotik kanpo bizi den pertsona bati ere hauteman zioten COVID-19 gaitza.
Ospitaleen egoerari dagokionez, birusaren ondorioz 158 pertsona ospitaleratu zituzten atzo Hego Euskal Herrian –53 EAEn–, eta, guztira, 66 dira ZIUn dauden gaixoak.