Urtebete atzeratuko dute Oñati-Arrasate lasterketa

Xabier Urtzelai 2020ko ira. 11a, 09:30
Iazko irabazle Mimentza, Arrasateko helmugan.

AEDko lagunek hartu dute erabakia, pandemia egoera honetan ez dute Oñati-Arrasate lasterketa herrikoia antolatuko. Urrian ziren lasterketa antolatzekoak, eta Behobia-Donostiarekin eta beste lasterketa askorekin gertatu moduan, Oñati-Arrasate ere bertan behera utzi dute: "Bizi dugun testuinguru honetan, herritarren eta gure kolaboratzaileen osasunak lehentasun osoa dauka guretzat", adierazi dute.

Ez da Oñati-Arrasaterik egongo. AEDko lagunek hartu dute erabakia, eta penaz, ohar hau helarazi dute: "Honen bitartez jakinarazten dizuegu AED elkartearen Zuzendaritza batzordeak 2020 honetan Oñati-Arrasate herri lasterketa ez egitea erabaki duela. Aurreko bi edizioek izandako harrera ona eta gero, pena handiz hartutako erabakia izan da. Halere, bizi dugun testuinguru honetan, herritarren eta gure kolaboratzaileen osasunak lehentasun osoa dauka guretzat. Dena ondo, 2021ko urriaren 24an izango da berriro Euskaraz egin bide leloa arineketan, antxintxika, korrika aldarrikatzeko aukera. Bien bitartean, eutsi goiari, eutsi euskarari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak