Gipuzkoan jazoko da Eskubaloiko Espainiako Erreginaren Kopako azken fasea

Ainhoa Arana 2020ko ira. 9a, 17:21
Artxiboko irudia

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Espainiako Eskubaloi Federazioa akordio batera heldu dira eta 2021eko apirilaren 23 eta 25a bitartean izango da azken fasea. Hiri edo herria oraindik adostu ez badute ere, 24 urteren ondoren Gipuzkoan jokatuko da finala.

2019/2020ko denboraldiko finala jokatu ondoren eman zuten ezagutzera albistea. Asteburu honetan, aldiz, denboraldi berriari ekingo diote neskek eta ondorioz, Espainiako Eskubaloi Federazioko komunikazio departamentuak bihar argitaratuko du urteroko gidaliburua. Bertan Espainiako emakumezkoen eskubaloi liga gorena osatuko duten 16 taldeei buruzko informazio guztia argitaratuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak