Bailarako Gurutze Gorriak eskolako materiala banatu die zaurgarritasun egoeran dauden ikasleei

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 8a, 11:53

Aurtengo ikasturteari aurre egiteko laguntza eskatu duten familiak iaz baino %60 gehiago izan dira; guztira, 209 haurri banatu zaie eskolako materia

Debagoienako Gurutze Gorriak eskolako materiala banatu die Lehen eta Bigarren Hezkuntza egingo duten eta zaurgarritasun egoeran dauden 135 familiatako 209 haurri. Banatu dituzten sortek motxila, estutxea –pinturak, boligrafoak, gomak...– eta koadernoak dituzte, bestak beste. Azaldu dutenez, sortak prestatzeko, haurren adina eta ikasturtea hartu dituzte kontuan.

Banaketa elkarlanean egin dute udalerrietako gizarte zerbitzuek eta Gurutze Gorriak, eta eskaerei dagokienez, Arrasaten 96 izan dira, Eskoriatzan 6, Aretxabaletan 25, Oñatin 39, Bergaran 34, Antzuolan 7 eta Elgetan 2.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak