Jaurlaritza berriko sailburuek haien kargua hartu dute

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 8a, 10:44

Goizeko 10:00etan hasi da gaur karguaz jabetzeko ekitaldia Ajuria Enean. Iñigo Urkullu lehendakariak gobernu berria osatuko duten sailburuak izendatzeko dekretuak irakurri ditu, eta banan-banan hartu dute kargua.

Lehenengoa Josu Erkoreka (EAJ) izan da; Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta bozeramailea izan denak Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu kargua hartu du. Bigarren Lehendakariordea, berriz, Idoia Mendia (PSE-EE) izango da, eta baita Lan eta Enpleguko sailburua ere.

Arantxa Tapiak (EAJ) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua izateari utzi eta gaur, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko kargua hartu du. Bestetik, Olatz Garamendi (EAJ) izango da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburua, beste behin, Pedro Azpiazu (EAJ).

Hezkuntzako Sailean aldaketak izan dira, izan ere, Cristina Uriarteren kargua Jokin Bildarratzek (EAJ) hartu du, eta, era berean, Osasun Sailean, Nekane Murgaren kargua, Gotzone Sagarduik (EAJ).

Bestetik, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburua izango da Iñaki Arriola (PSE-EE), eta Bingen Zupiria (EAJ) izango da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta baita bozeramailea ere.

Bukatzeko, Javier Urtadok (PSE-EE) hartuko du Sonia Perezen tokia Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean, eta Beatriz Artolazabalek (EAJ) gidatuko du Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiken sail berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak