Gaur hasiko da 4.0 industriara bideratutako Renove plana

Uxue Igarza Loiola 2020ko ira. 8a, 10:15

Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro bideratuko ditu enpresetan makineria aurreratua jartzeko eta euskal ETEak ekonomikoki suspertzen laguntzeko. Gaur, irailak 8, ireki da dirulaguntzak eskatzeko epea.

Renove Industria 4.0 planak 100.000 eurorainoko dirulaguntzak emango ditu enpresa bakoitzeko, makineria berria edota ekipamendu aurreratua –hardwarea eta softwarea– erosteko, eta proiektuarekin lotutako aholkularitza gastuak ordaintzeko. Halere, laguntzak ezingo du gainditu aurrekontuaren erdia baino gehiago. Azaldu dutenez, eskaerak aurkezteko epea urriaren 22an bukatuko da.

Makinariaz gain, bestelako teknologia ere bai

Ohiko 4.0 makineria produktiboaz harago (tornuak, fresagailuak, artezteko makinak, e.a.), sentsorika, robotika, errealitate areagotuko betaurrekoak, sareko HW/SW ekipoak edo komunikazio-ekipoak, eta abar ere sartzen dira planean; baita Big Data eta analitika aurreratuko teknikak txertatuta dituen fabrikazio aurreratua; fabrikazio gehigarria; robotika aurreratua eta kolaboratiboa; Eliot (Industrial Internet of Things) proiektuak; edo ingurune industrialetara bideratutako Adimen Artifizialeko teknologiak ere.

Bestetik, sistema ziber-fisikoen proiektuentzat ere izango dira laguntzak: Errealitate Birtualeko proiektuak, Errealitate Areagotuaren arloko proiektuak, biki digitalen proiektuak… 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak