Debagoienean bi hitzaldi izango ditu emanaldiak: irailaren 25ean, arratsaldeko 19:30etan, Arrasateko Sebero Altube plazan eta abenduaren 3an, arratsaldeko 18:30etan, Antzuolako Torresoroan. …Nahi dugu hitz eta jolas bertso saio tematikoarekin batera, euskaraldiaren inguruan sortutako emanaldia da Txor Txor umore bakarrizketa. Euskara hutsean izango da eta 16 urtetik gorako eta euskara ulertzen duten herritarrei zuzenduta egongo da. Bakarrizketa hauek Batriz Egizabal, Nerea Arriola eta Xabi Artieda sortzaileek sortu dituzte eta bakarrizketariek euskaldunek eguneroko egoeretan euskararekiko dituzten harremanari buruzko egogoeta egiten dute.