Gotzone Sagardui izango da Osasun sailburua eta Jokin Bildarratz Hezkuntzakoa

Mireia Bikuña 2020ko ira. 5a, 15:51
Jokin Bildarratz eta Gotzone Sagardoi.

Josu Erkoreka izango da lehendakariorde eta Segurtasun sailburu eta Idoia Mendiak hartuko du bigarren lehendakariordetza. Bingen Zupiria izango da gobernuko bozeramaile. Lehendakariak sailburu izendatu dituen ia denak, bi izan ezik, euskal-hiztunak dira. Sailburuek hilaren 8an hartuko dute kargua, eta egun berean egingo dute lehen gobernu bilera.

EAJk –8 sailburu–eta PSE-EEk –3 sailburu– osatutako gobernuko kideak, jarraian:

  • Josu Erkoreka (Bermeo, 1960). Segurtasuna eta Lehenengo Lehendakariordea: Zuzenbidean lizentziatua, eta Eusko Jaurlaritzaren X. legealdiko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, eta Gobernuaren bozeramailea. Euskaduna da. EAJ.
  • Idoia Mendia (Bilbo, 1965). Lana eta Enplegua eta Bigarren Lehendakariordea: Zuzenbidean lizentziatua. Eusko Jaurlaritzaren IX. legealdian bozeramaile, eta 2014ko irailetik Euskal Sozialisten idazkari nagusia. Euskalduna da. PSE-EE.
  • Olatz Garamendi (Ea, 1968). Gobernantza eta Autogobernua: Zuzenbidean lizentziatua. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailean, 2012ko abendutik gaur arte. Euskalduna da. EAJ.
  • Arantxa Tapia (Donostia, 1963). Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena: Industria-ingeniaria. Eusko Jaurlaritzaren X. eta XI. legealdietan Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua. Euskalduna da. EAJ.
  • Pedro Azpiazu. Ekonomia eta Ogasuna (Bilbo, 1957): Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Eusko Jaurlaritzaren XI. legealdiko Ogasun eta Ekonomiako sailburua. Euskalduna da. EAJ.
  • Gotzone Sagardui. Osasuna (Bilbo, 1966): Medikuntzan lizentziatua. Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea 2016tik eta Garapen Ekonomikoko eta Gobernu Oneko zinegotzia Bilboko Udalean. Euskalduna da. EAJ.
  • Iñaki Arriola (Eibar, 1959). Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak: Zuzenbidean lizentziatua. Eusko Jaurlaritzaren XI. legealdiko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua. Euskalduna da. PSE-EE.
  •  Jokin Bildarratz (Tolosa, 1963). Hezkuntza: Irakaskuntzan diplomatua. Tolosako alkate, EUDELeko presidente eta senatari autonomiko izandakoa. Euskalduna da. EAJ.
  • Bingen Zupiria (Hernani, 1961). Kultura, Hizkuntza Politika eta Bozeramailea: Filosofia eta Letretan lizentziatua. ETBko eta Deiako zuzendari ohi, eta Eusko Jaurlaritzaren XI. legealdiko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu. Euskalduna da. EAJ.
  • Javier Hurtado (Madril, 1981). Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa: Zuzenbidean eta Zientzia Politikoetan lizentziatua. Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura eta Mugikortasuneko foru diputatua, 2019ko uztailetik gaur  arte. Ez da euskalduna. PSE-EE.
  • Beatriz Artolazabal (Gasteiz, 1970). Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak: Ekonomia eta Enpresa Zientziatan lizentziatua. Eusko Jaurlaritzaren XI. legealdiko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua. Ez da euskalduna. EAJ.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak