936 positibo azken orduetan Hego Euskal Herrian

Miren Arregi Amasorrain

Atzo, 9.826 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 745 positiboak izan ziren. 114 Araban, 406 Bizkaian, 223 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Nafarroan, berriz, egindako 2.302 probatik 191 baieztatu zituzten. Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn, eta  47 pertsona ZIUn daude. Nafarroan, berriz, 92 dira ospitaleratuak; horietatik 10 ZIUn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak