Iñigo Urkulluk zin egin du lehendakari gisa, hirugarrenez

Mireia Bikuña 2020ko ira. 5a, 12:48

Iñigo Urkullu aginte makilarekin.

"Apal-apalik. Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean. Euzko lur gainean, zutik, eta Gernikako haritzaren azpian, azaben gomutaz, herri ordezkari zareten zuon aurrean, nire agintea zintzo betetzea, eta zintzo beteko dudala zin dagit". Berba horiekin hartu du lehendakari kargua, Gernikako batzar-etxean egindako ekitaldian.

Ekitaldian egon dira Eusko Jaurlaritzako jarduneko sailburu gehienak, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko ahaldun nagusiak eta alderdi politikoetako buruzagiak; besteak beste, EAJko Andoni Ortuzar eta Joseba Egibar, eta EH Bilduko Arnaldo Otegi.

Bestalde, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa izan da Espainiako Gobernuaren ordezkari. Lehendakari ohiei dagokienez, Patxi Lopez egon da bakarrik. 

Bi aretotan 

Koronabirusaren eraginez, ekitaldira gonbidatutakoak bi aretotan banatu dituzte. Bilkura aretoan legebiltzarkideen ordezkaritza bat eta Urkulluren emaztea eta seme-alabak egon dira. Guztira, 72 pertsona. Gainerakoak, beste 53, Beirateen gelan egon dira. Tartean, ahaldun nagusiak eta jarduneko sailburuak. 

Sailburu berrien izendapena

Karguari zin egin ostean, 15:00 aldera emango ditu jakitera Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritza osatuko duten kideen izen-abizenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak