Udako geldialdiaren ondoren bueltan dira Pentsionista eta Jubilatuen mobilizazioak. Astelehenean eguerdiko 12:00etan bailarako herrietako (Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Antzuola, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Oñatin) ohiko tokietan berrartuko dituzte mobilizazioak. Parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek eta musukoa eramatea eta distantziak errespetatzea derrigorrezkoa dela azpimarratu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.