EPLAN programa erabiliz makinaren eskemak egokitu dituzte, ondoren kableatua eta punta puntako hardwareakin egokituz, errealitatera eraman ahal izateko azkenik Siemens etseko Tia Portal V16 Softwarearekin programatu dituzte gailu guztiak.
Prozesu osoa
Ikasleak ordenagailuan diseinatutakoaren arabera makinaren eskema zaharkituak desegin eta moldaketa berriak aplikatu dizkiete. Behin muntaia lanak amaitu ostean ikasleak programatutako zatiak makinan frogatu eta testeatu dituzte, makina gaur egungo teknologietara birmoldatuz. Azkenik, makina birmoldatu eta elementu berri guztiak kokatuz, testeatzeko txanda iritsi zaie eta argazkian ikus daitekeen bezala hirukotea erronkan buru belarri agertzen dira, talde lanean lan eginez.
Eskaintza zabala
Datorren kurtsoari begira, Matrikula-epea zabalik dute ondorengo zikloetan:
- Automatizazio eta robotika industriala: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Ttiuluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak eta instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak prestatzea.
- Sareko informatika sistemen administrazioa: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea da.
- Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea da.
- Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea da.