Nerea Agirrezabal eta Eider Altube Kontxako sailkapen fasean, gaur

Xabier Urtzelai 2020ko ira. 2a, 09:39

Eider Altube eta Nerea Agirrezabal Kontxan izango dira gaur.

Kontxako Banderako emakumezkoen sailkapen fasea jokatuko dute gaur, irailak 2 (17:30ean hasita). Eta, irteera puntuan batuko diren hamahiru traineruen artean –bi multzo egongo dira– Debagoienak ordezkaritza izango du: Eider Altube arrasatearra (Isuntza Elecnor) eta Nerea Agirrezabal bergararra (Ondarroa-Cikautxo). 

Kontxako Bandera datozen bi asteburuetan jokatuko dute Donostian, eta guztira zortzi traineruk hartuko dute bertan esku. Hala, Donostiarra etxeko trainerua da, eta horiek txartela dute jada. Gaur erabaki behar dena da ze beste zazpi traineru lehiatuko diren Kontxan. 

Eider Altubek Isuntza Elecnor traineru lekeitiarrean dihardu, eta Nerea Agirrezabalek Ondarroa-Cikautxon. Egun handia dute gaur, urteko hitzordu handienetako baten lehiatzeko sailkapen fasea jokatuko dutelako (17:30ean hasita). Hamahiru traineru batuko dira guztira irteera puntuan –bi multzotan banatuta–, eta esandako moduan, zazpirendako dago txartela. Lanak hasi aurretik Orio, Arraun Lagunak, Hondarribia eta Tolosaldea dira gaurko estropadara begira faboritoak. Baina, egun bakarreko kanporaketan edozer gerta daiteke. 

Ibarreko ordezkariei dagokienez, Eider Altuberen Isuntza Elecnor zazpigarren dago ETE ligan; lan ona egin beharko dute gaur zazpi azkarrenen artean egoteko. Nerea Agirrezabalen Ondarroa-Cikautxok aurrerapauso handiak eman ditu, koska bat aurrerago daude, joan den domekan irabazi egin zuten-eta. Aurreratu moduan, baina, Kontxan ezustekoak egon daitezke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak