Behobia-Donostia bertan behera geratu da

Mireia Bikuña 2020ko abu. 31a, 14:23
Korrikalariak 2019ko Behobia-Donostiako helmugan.

"Uneotan Behobia osatzen duten pertsona  guztientzat inguru erabat segurua bermatzea gure ahalmenetik kanpo dago. Hori horrela, tamalez, 2020 Behobia-Donostia ez da egingo". Berba horiekin eta ohar bidez jakinarazi du Fortuna Elkarteak azaroaren 15erako aurreikusita zegoen lasterketa ez dela egingo.

Aurtengo ediziorako dortsala dutenek hiru aukera izango dituzte izen-ematearekin zer egin erabakitzeko: inskripzioa 2021eko edo 2022rako gordetzea; izen-ematearen dirua bueltan jasotzea; edo izen-ematearen kopuru osoa edo zati bat dohaintzan ematea Fortuna Elkarteari.

Aurtengo parte-hartzaileek galdetegi bat jasoko dute posta elektronikoz, beraien aukeraketa egin dezaten. Hori egiteko epea irailaren 30ean bukatuko da. Galdetegiari erantzuna bidaltzen ez dutene 2021eko lasterketarako gordeko zaie dortsala. Era berean, izen-ematea ondorengo edizio baterako gordetzen dutenei,  Behobia Birtualerako hamar euroko deskontua bidaliko zaie e-postaz.

Behobia birtuala

Izan ere, errepidean egin beharreko lasterketarekin batera, Behobia-Donostia modu birtualean egiten aukera ere badago, azaroaren 2tik 8ra Tarte horretan, lasterketaren 20 kilometroak egin beharko dituzte parte-hartzaileek. Norberak behar dituen saioak erabili ahal izango ditu 20 kilometroak egiteko.  Lasterketaren erregistroa Runneak garatutako geolokalizazioan oinarritutako teknologia duen app-aren bidez egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak