Ez dago COVID-19 kasu berririk Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen artean

Mireia Bikuña 2020ko abu. 29a, 08:30

Erizaina, adineko pertsona bat laguntzen.

Azken kasu positiboa abuztuaren 24an hauteman zen, eta ordutik ez da kutsatu berririk atzeman. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, kasu susmagarriak diren egoiliarrei eta langileei egindako PCRen emaitza guztiak negatiboak izan direla.

Dena den, lurraldeko udalerri batzuetan egoera epidemiologikoak izan duen bilakaera ikusita, eremu bakoitzeko egoeraren jarraipen zehatza eta egunerokoa egiten ari da, azken zazpi egunetako kasu positiboen ratioak kontuan hartuta. Horren arabera, Lasarte-Oriako eta Donostiako hiru goitzetako egoiliarren irteerak eten egin dituzte, hamar egunetan. Era berean, Mutrikuko eta Azpeitiko egoitzetan eta eguneko zentroetan bisitak debekatuta daude.

Sei positibo

Egun sei egoiliar dira  positibo emanda daudenak. Guztiak, Hermano Garate–San Ignacio zentroko egoiliarrak. Horietatik bi dira ospitaleko arreta behar duten pertsonak, eta beste laurak Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan daude. 

Abuztuaren 11n lehen positiboak atzeman zirenetik, bi pertsona hil dira Gipuzkoako sareko egoitzetako egoiliarren artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak