300 kazetarik baino gehiagok Jaurlaritza euskalduna eskatu dute

Uxue Igarza Loiola 2020ko abu. 27a, 12:47

Maite Artola eta Martxelo Otamendi gaurko agerraldian. Iturria: Berria

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua sinatu dute 325 kazetarik, agintariek emandako informazioa –eta oro har, komunikazioa– euskaraz izan dadin.

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean aurkeztu dute manifestua Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak eta Maite Artola Euskadi Irratiko esatariak. Informazioa euskaraz eta modu egokian ematea agintarien "eginbeharra" dela azaldu dute, eta baita galderei euskaraz erantzutea ere. Hala, "euskal kazetaritza profesionalari zor zaion Jaurlaritza euskalduna" eskatu dute.

Manifestura dozenaka hedabidetako kazetariak atxiki dira, eta Jaurlaritza berria eratzeko dagoen honetan, euskaraz hitz egiten duten sailburuak eta arduradunak izendatzeko eskaera egin dute. Euskara "normalizazio osora eramatea" da helburua, eta bide horretan, erakunde publikoek haien "lehen mailako" erantzukizuna bete behar dutela jaso da idatzian.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua

Manifestu hau sinatzen dugunok Euskal Herri osoko komunikabideetako kazetari euskaldunak gara, eta ondorengoa adierazi nahi dugu berdintasun defizit bat zuzentzea lortzeko helburuarekin:

Ezaguna da euskaraz lan egiten dugun kazetariok, euskaraz egite hutsagatik eta gure hizkuntzaren egoeragatik, urteetan iraun duen desberdintasun egoera batean ari garela lanean. Herritar guztion ardura da euskara normalizazio osora eramatea, baina zeregin horretan lehen mailako erantzukizuna daukate erakunde publikoek.

Informazioa zorrotz, egoki eta zuzen ematea da komunikazioan ari den profesional ororen egitekoa. Baita euskaraz dihardugun profesionalona ere. Horretan jartzen dugu gure lan, indar eta gogo osoa: gure irakurleei, entzuleei eta ikusleei lehen mailako informazioa helaraztea dugu helburu.

Une historikoak ari gara bizitzen hilabete hauetan. Inoiz baino beharrezkoagoa gertatu da komunikabideotako profesionalon lana. Oinarrizko jarduera da gurea, eta garrantzi ezinbesteko horren jakitun landu behar ditugu albisteak, egiazkotasunez eta eraginkortasunez. Funtzio hori bete ahal izateko, kazetariari ezinbestekoa zaio notiziaren sorburura, protagonistengana eta arduradunengana jotzea. Arduradun horien betebeharra da, berriz, iritzi publikoari informazioa eta zehaztasunak ematea. Eta hori bi hizkuntza ofizialetan egitea. Kazetariaren betebeharra da galderak egitea; arduradun politikoen erantzukizuna, berriz, horiei erantzutea. Baita euskaraz ere.

Euskaraz behar dugu informazioa, besteak beste, pandemiak eragindako azken neurriei buruz informatzeko, ezusteko gertakarien ondoko ekinbide ofizialak jakinarazteko eta hartzen diren erabakien berri gizarteari emateko. Ez dira aski euskarazko adierazpen irakurriak edota ardura gutxiagoko ordezkarien euskarazko bozeramailetza behartuak. Ez dira aski euskaraz ari garen komunikabideetako profesionalontzat, eta, batez ere, ez dira aski informazioa euskarazko komunikabideetatik jasotzen duten herritarrentzat.

Horregatik, Eusko Legebiltzarrak 1982an Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko Legea onartu eta 38 urtera, datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari eskatzen diogu euskaraz hitz egiten duten sailburu eta arduradunak izenda ditzala.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaio euskal kazetaritza profesionalari.

Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritza zor zaie herritarrei.

SINATZAILEAK

Alea:

Mirian Biteri

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute

Anakoz Amenabar

Mikel Buruaga

Aiurri:

Jon Ander Ubeda Goikoetxea

Anboto:

Aitziber Basauri Gandiaga

Maialen Zuazubiskar Gallastegi

Jone Guenetxea Arrinda

Argia:

Onintza Irureta Azkune

Mikel Garcia Idiakez

Jon Torner Zabala

Gorka Bereziartua Mitxelena

Estitxu Eizagirre Kerejeta

Urko Apaolaza Avila

Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai

 Amaia Lekunberri Ansola

Zigor Olabarria Oleaga

Xabier Letona Biteri

Lander Arbelaitz Mitxelena

Axier Lopez

Berria:

Lander Muñagorri Garmendia

Mikel Lizarralde Okina

Jon Ferandez

Jakes Goikoetxea Izagirre

Julen Etxeberria Sabino

Ainhoa Oiartzabal Azketa

Uxue Gutierrez Lorenzo

Jokin Sagarzazu

Edu Lartzanguren

Iker Tubia Barberia

Ane Eslava Serrano

Ion Orzaiz Galarza

Unai Zubeldia Arruabarrena

Urtzi Urkizu

Jon Joseba Ordoñez Garmendia

Jone Bastida Alzuru

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Gorka Berasategi Otamendi

Iosu Alberdi Atxurra

Mikel Peruarena Ansa

Aitor Manterola

Mikel Rodriguez Landa

Jone Arruabarrena

Ainhoa Larretxea Agirre

Garikoitz Goikoetxea

Arantxa Iraola

Gotzon Hermosilla

Imanol Magro Eizmendi

Iñigo Astiz

Natalia Salazar Orbe

Maite Asensio Lozano

Arantxa Elizegi Egilegor

Patxi Huarte (Zaldieroa)

Julen Aperribai

Jon Olano Urain
 
Amagoia Mujika

Iñaki Etxeleku

Joana Ibargarai

Joanes Etxeberria

Ainize Madariaga

Oihana Teyseyre Koskarat

Enekoitz Telleria Sarriegi

Maddi Ane Txoperena Irribarren

Edurne Begiristain Iturritxa

Ekhi Erramundegi Beloki

Amagoia Mujika Tolaretxipi

Martxelo Otamendi Egiguren

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Iñaki Petxarroman Gutierrez

Nagore Rodriguez

Ainara Arratibel Gascon

Igor Susaeta

Jon Ander de la Hoz

Itziar Ugarte Irizar

Maider Galardi Fernandez de Agirre

Irati Urdalleta Let

Bilbo Hiria Irratia:

Ane Zabala

Bizkaia Irratia:

Izaskun Ellakuriaga

Alfre Elgezabal

Asier Txakartegi

Rosi Guarrotxena

Ainhoa Llona

Mikel Astelarra

Miren Ezkurra

Eldiario.es:

Iñigo Aduriz Mulas

El Diario Vasco:

Nerea Azurmendi Zabaleta

Elhuyar:

Bego Zubia Gallastegi

Ana Galarraga Aiestaran

Eitb.eus

Eider Jauregi

Beñat Lizaso Garcia

Idoia Alberdi Eetxeniz

Esan Erran Irratia:

Itziar Perez Argomaniz     

Euskadi Irratia:

Itziar Aranguren Sanz

Itxaso Martin Zapirain

Garbiñe Uria Arrutik

Maite Alustiza Gorria

Pilar Goia Amonarriz

Mertxe Etxeberria Iparragirre

Iratxe Etxebarria

Ane Zuazubizkar Iñarra

Urtzi Gartzia Goieaskoetxea

Olaia Urtiaga Etxeberria

Nagore Telleria Eizagirre

Arantxa Arza Lasa

Miren Altuna

Izaro Insausti Barandiaran

Amaia Portugal Gonzalez

Oihane Perez Ibarguren

Jon Artano Izeta

Joxe Mari Apaolaza

Ramon Santxez Zabaleta

Xabier Murua

Joxe Juan Ugalde Ordoki

Maite Artola Sarobe

Iñaki Guridi Ormazabal

Iñigo Alustiza Gorria

Manu Etxezortu

Gari Udabe Pagola

Jone Larrañaga Rodriguez

Oihane Yustos Alejandro

Gorka Otaegi Uriya

Alba Cabrera Jauregi

Imanol de la Varga Urzelai

Zuriñe Etxebarria

Arritxu Iribar

Ane Albisu

Xiker Esnal Altuna

Iñaki Esnal Altuna

Arantxa Agirre Etxeberria

Tamara Ferrari Martinez

Lierni Ibargutxi Gisasola

Ainhara Zuazabeitia Alkorta

Oihane Egurtza Indakoetxea

Andoni Urbistondo Aranburu

Lourdes Arrizabalaga Gereñu

Unai Iradi Sarasola

Ester Murelaga Sesma

Mailu Odriozola Odriozola

Jon Aizpurua Barandiaran

Asier Fernandez Mindegia

Amaia Eneterreaga Etxegia

Eneritz Aulestia Mutiozabal

Asier Odriozola Gonzalez

Arantxa Irastorza Armendariz

Igotz Alkorta Irastorza

Eneritz Gorrotxategi Zuaitz

Nekane Peñagarikano

Eusko Irratia:

Urko Aristi

Euskal Herria Irratia:

Reyes Ilintxeta Jimenez

Pello Argiñarena Urriza

Juan Kruz Lakasta Zubero

Euskal Irratiak:

Jose Luis Aizpuru

Euskal Telebista:

Oihane Malkorra Tolosa

Dani Martirena Indart

Aiert Arieta-araunabeña Asporosa

Oihana Sarasola

Mikel Yarza Agirregomezkorta

Edu Mendibil Garate

Elena Azpeitia Egaña

Garbiñe San Miguel Larrañaga

Andoni Arratibel Galarza

Jon Ander Gorospe

Xabier Zaldua Olabeaga

Karmele Hernandez

Andoni Basabe

Jon Asla Uria

Xabier Urteaga Barriocanal

Itziar Mena Sandonis

Juanan Argoitia Urkiola

Xabier Euzkitze

Nerea Iriarte Okiñena

Iñigo Lezertua Uranga

Fermin Aramendi Arana

Itsaso Muñoz

Nerea Reparaz

Klaudio Landa

Iban Garate

Joseba Elorza

Yolanda Mendiola

Aritz Legarreta-Etxebarria Eguskiza

Juanan Legorburu Aranburu

Alfontso Arroio Monasterio

Koldo Aldalur

Arnatz Agirre Madariaga

Ilaski Serrano Urkidi

Xabier Andueza

Xabier Usabiaga

Iñigo Aiestaran

Ibon Idigoras

Miren Josu Arrazola Hernandez

Araceli Loinaz Eizaguirre

...eta kitto!:

Jose Luis Gorostegi Aranguren

Ekhi Velar Errasti

Silbia Hernandez Arrazola

Ana Aizpurua Rubio

Jose Luis Gorostegi Aranguren

Gara / Naiz:

Mikel Jauregi Artola

Xole Aramendi

Isidro Esnaola Herrero

Ion Salgado

Nagore Belastegi Martin

Ane Urkiri Ansola

Ramon Sola Ayesa

Iñaki Soto Nolasko

Ruben Pascual

Gaztezulo:

Gaizka Izagirre Brosa

Jaione Dagdrommer Marques

Ane Urrutikoetxea Bayon

Gaztea irratia:

Julen Telleria Lopetegi

Anttin Telleria Lopetegi

Ainhoa Vitoria Mondragon

Egoitza Txurruka Gallo

Alexander Padilla Lopez

Goiena Komunikazio Taldea:

Xabi Gorostidi

Eneko Azkarate

Uxue Igarza

Maialen Santos

Maider Arregi

Jokin Bereziartua

Xabi Urzelai

Imanol Beloki

Miren Arregi

Itziar Larrañaga

Larraitz Zeberio

Mireia Bikuña

Julen Iriondo

Josu Bilbao

Mirari Altube

Iban Arantzabal

Goierriko Hitza-GoiBerri:

Loinaz Agirre Elkoroberezibar

Arkaitz Apalategi Arin

Andrea Aranburu Goienetxea

Ane Garmendia Agirre

Kerman Garralda Zubimendi

Iñaki Gurrutxaga Cacho

Aimar Maiz Morea

Tere Madinabeitia Agirre

Ariane Vierbucher Iturbe

Asier Zaldua Urretabizkaia

Guaixe:

Alfredo Alvaro Igoa

Hala Bedi irratia:

Jon Iñigo Idalgo

Naiara Perea Cuerda

Gixane Moragues Saitua

Aimar Gutierrez Bidarte

Hamaika Telebista:

Beñat Zarrabeitia

Iker Elorriaga illera

Hiruka:

Unai Brea

Irutxuloko Hitza:

Inaxio Esnaola Aranzadi

Irati Salsamendi Lozano

Iñaut Gonzalez de Matauko Rada

Beñat Parra Rodriguez

Nerea Lizarralde Rodriguez

Maite Reizabal Arregi

Jakin:

Lorea Agirre Dorronsoro

Xabier Eizagirre

Miren Rubio Iturria

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza:

Lore Bengoetxea Ibazeta

Asier Alkorta Bengoetxea

Nerea Bedialauneta Alkorta

Eider Mugartegi Urizarbarrena

Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu

Olaia Zabalondo Dominguez

Aintzina Monasterio Maguregi

Oihana Cabello Elorriaga

Ane Maruri Aransolo

Naiz Irratia:

Hegoi Belategi Pumar

Oihana Azkue Sarasola

Ainara Rodriguez Zalakain

Iker Gurrutxaga Zubimendi

Oinatz Aizpuru Lopez

Maite Bidarte

Eider Olazar Elduaien

Ion Telleria Barrena

Noticias de Gipuzkoa:

Oihana Prado

Jorge Napal

Naiara Puertas

Arantxa Lopetegi Algorta

Oarso Bidasoako Hitza:

Rebeka P. Ruiz

Ikerne Zarate Gartziarena

Erik Gartzia Egaña

Imanol Saiz Gomez de Segura

Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna

Urko Etxebeste Petrirena

Pikara Magazine:

June Fernandez

Radio Euskadi:

Idoia Jauregi Pikabea

Galder Perez

Goizalde Landabaso-Etcheverry

Olatz Arriola-Bengoa Ortega

Joseba Martin Matos

Iñaki Larrañaga Aizpurua

Imanol Manterola Beizama

Mikel Saez Bañares

Sustatu:

Luistxo Fernandez

Ttipi-Ttapa:

Aitor Arotzena Albizu

Nerea Bazterrika Loiarte

Eneritz Iraola Odriozola

Gurutze Pikabea Iribarren

Tolosaldeko Ataria

Imanol Garcia Landa

Naiara Roldan de Aranguiz Jimenez de Aberasturi

Rebeka Calvo Gonzalez

Itzea Urkizu Arsuaga

Jon Miranda Labaien

Irati Saizar Artola

Josu Artutxa Dorronsoro

Leire Carrasco Vaz

Iñigo Terradillos Gaztañaga

Eneritz Maiz Etxarri

Urolako Komunikazio Taldea:

Onintza Lete Arrieta

Maria Maya Manterola

Amaia Urbieta Arruti

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Maialen Etxaniz Cantos

Olaia Juaristi Zabala

Julen Imaz Rego

Andoni Elduaien Soraluze

Gorka Eizagirre Goikoetxea

Nerea Uranga Bastarrika

Zuzeu:

Anartz Bilbao Loyola

Beñat Hach Enbarek Irizar

Amaia Rojo Sierra

Ekoizpen etxeetan:

Irati Sarasua Arabaolaza

Fermin Etxegoien Uribeetxeberria

Beste hainbat:

Asier Perez-Karkamo Herran

Leire Palacios Egiguren

Onintza Enbeita

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak