2020ko uztailean hazkunde handiena izan duten sektoreak izan dira Kokeria eta petrolioa fintzea; Errauzketa-industriak, Produktu informatikoen, elektrikoen eta optikoen fabrikazioa, eta Garraio-materialaren fabrikazioa. Kontrara, jaitsiera nabarienak Metalurgia eta metalezko produktuek, Energia elektrikoak eta bere ingurukoek, eta Ehungintza, jantzigintza eta zapatagintzak.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, ekainarekin alderatuta, energiaren prezioek % 0,9 egin dute gora, eta % 0,5 ekipo-ondasunenek.