Senitarteko baten gezurrezko bahiketarengatik erreskatea eskatzeko estortsio deiak hauteman dituzte

Mireia Bikuña 2020ko abu. 20a, 15:15
Estortsio deiak egiten hasi dira berriro ere.

Uztailekoen antzera, oraingo deiak ere Txiletik egindakoak direla eta erreskate moduan 10.000 euro eskatzen dituztela esan dute Ertzaintzako Pertsonen aurkako Delituen Ataleko espezialistek. Dei horien aurrean gomendatzen dute  lasai egoteko eta biktimaren benetako egoera ziurtatzen saiatzeko. 

Joan den astelehenetik, abuztuaren 17tik, hainbat dei jaso dira Araban: hiru Gasteizen eta bat Burgelun. Dei guztiak telefono finkoen titularrei egiten dizkiete, eta berriemaileak jakitera ematen du deia jasotzen dutenen alaba bahituta dutela. Erreskate moduan 10.000 euro eskatzen dituzte. 

Espezialistek gomendatzen dute ez ordaintzea eskatutako diru-kopurua eta berehala jartzea Ertzaintzarekin harremanetan, larrialdietako 112 telefono-zenbakiaren bidez. Agenteek egiaztatuko dute ustez bahitu duten pertsona benetan non dagoen, eta delitugileak aurkitu eta atxilotu ahal izateko dagozkion ikerketak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak