Ikastolen aldeko festak bertan behera utzi dituzte

Mireia Bikuña 2020ko abu. 20a, 10:30
2107ko Oñatiko Kilometroak jaia.

Kilometroak, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz eta Nafarroa Oinez ez dira aurten ospatuko, horietan guztietan segurtasuna %100 bermatzea oso zaila delako. Antolatzaileek ez dute horiek antolatzeko debekurik jaso, baina ez dute arriskurik hartu nahi. 

Herri Urrats maiatzaren 10ean egitekoa zen, eta konfinamendua tarteko, irailera atzeratu zuten, egoera hobea izango zenaren esperantzarekin. Gainera, festak, irailetik aurrera egin behar zituzten. Bada, pandemiaren egoera ikusita Ikastolen Federazioak eta Seaskak ekitaldi horiek bertan behera lagatzea erabaki dute. 

Dena den, ez dute baztertzen ekitaldi nagusi bat egitea. "Egun edo aste batzuk hartuko ditugu hau dena taldean aztertu eta erabakiak hartzeko. Ekitaldia euskal kulturan oinarritua izatea gurako genuke", esan du Ikastolen Elkarteko presidente Koldo Tellituk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak