Gipuzkoako futbol txapelketak ez dira urriaren 4an hasiko

Mireia Bikuña 2020ko abu. 19a, 09:05
Mondra-Amaikak Bat partidua, Mojategin

Ohorezko Erregional maila, Erregional Preferentea eta Ohorezko Jubenil eta Kadete mailak dira liga txapelketaren hasiera kolokan dutenak. Gipuzkoako Futbol Federazioak kaleratutako oharrean zehazten da urrian ez dela hasiko 2020-21 denboraldia. Mondrak, Bergarak, Antzuolak, Aloña Mendik eta UDAk dituzte ekipoak maila horietan. 

Espainiako Futbol Federazioak eta Euskadiko Futbol Federazioak abuztuaren 5ean, 2020-21 denboraldi ez profesionalak urriaren 4an hasiko zirela. Bada, ordutik egondako positiboen gorakada eta berragertzeak handia izan denez, abuztu hasierako erabakia bertan behera uztea erabaki dute. Oraingoz, ez dute beste datarik zehaztu.

Era berean, Gipuzkoako Futbol Federazioak ez du entrenamenduen gaineko erabakirik aipatu. Prentsa oharrean ez du esaten entrenamenduak egin daitezkeen edo ez; eta egitekotan, ze neurri beteaz egin beharko liratekeen. "Eusko Jaurlaritzak publikatu behar du partiduetarako eta entrenamenduetarako jarraitu behar dugun protokolo. Horren zain gaude", dio oharrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak