Euskalmeten iragarpenaren arabera eguzkia eta beroa izango dira protagonistak bihar. Bero handia egingo du eta hego-haizea nagusituko da egunaren lehenengo zatian, eta horrek tenperatura igoaraziko du, 35-36 gradutara heldu arte. Itsasertzean brisa sartuko da arratsaldean eta pittin bat arinduko du beroa.