Alberto Sololuzerenak izan daitezke Zaldibarren topatutako hezurrak

Mireia Bikuña 2020ko abu. 18a, 08:59
Polizia zientifikoa Zaldibarko zabortegian lanean.

Domekan tibia topatu ostean, atzo beste hainbat hezur zati topatu zituen polizia zientifikoak zabortegian. Horrekin batera, baita Sololuzerena zen erloju bat ere. DNA probek zehaztuko dute norena den gorpuzkia.

Otsailaren 6tik desagertuta daude Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak, eta haietako batenak izan daitezke topatutako hezurrak. Epailearen esku dago orain ikerketa, eta epe laburrean espero dituzte emaitzak. Polizia zientifikoaren ertzainburu Juan Vicente Bilbaok baieztatu du "bost egunetan" jakingo dituztela emaitzak.

Lan egiteko modua aldatu

Zaldibarko zabortegiaren lur jausia gertatu zenetik eskuare bereziekin egin izan dute lan. Erabilitako makinek bi kamera zituzten: bata makina hondeatzailearen gidariak ikusteko, eta, bestea, Ertzaintzak ikusteko. Orain, hezur zatiak topatu ostean, 

Gorpuzkiak topatuta, lan egiteko modua aldatuko dute.  "Zonaldea mugatuko dugu, eta  kontu handiagorekin egingo dugu lan. Motelagoa, selektiboagoa izango da", esan dute arduradunek.

Sei hilabete

Otsailaren 6an, arratsaldeko laurak aldera, gertatu zen ezbeharra . Zabortegiko baskularen inguruan zeuden bi langileak lurperatuta geratu ziren, eta Bilbo eta Donostia lotzen dituen errepidea hainbat egunez itxita egon zen, lur jausiak errepidearen bi erreiak harrapatu zituelako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak