Markel Irizar: "Nahigabea eta inpotentzia sentitu ditugu furgoneta ikusi dugunean"

Mireia Bikuña 2020ko abuztuaren 17a

Markel Irizarren furgoneta, harriekin.

Familia-egun ederra izan behar zuena, disgustu eguna bilakatu zen txirrindulari oñatiarrarendako. Arroila-jaitsiera egin ostean, furgonetaren aurreko kristalean harriak topatu zituzten, eta karrozeria markatuta. 

"Arroila-jaitsiera bat egitera joan ginen, eta prestatzen geundela, gure paretik pasa ziren pertsona batzuen irainak jaso genituen. Lehenengo bikote bat pasa da, eta semeen parera heldu direnean erdiko behatza altxatu diete. Ostean, bi gazte pasa dira eta "pailazo" deitu digute, kontatu du Irizarrek.

Aktibitatea egin ostean, furgonetara itzuli dira, eta orduan topatu dute ezustekoa. "Halako jarrerak ez dira oso ohikoak, baina, guri parean tokatu zaizkigu intoleranteak diren pertsonak. Euskaraz berba egiten geunden. Beti egiten dugun moduan. Disgustua handia izan da, baina, emango diogu buelta".

Elkartasun mezuak

Irizarrek sare sozialen bidez salatu du Bronton (Huescan) gertatutakoa, eta berehala, elkartasun mezu mordo bat jaso ditu. Horietako batzuk, inguru haietako biztanleenak, jasandakoarengatik "barkamena" eskatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak