Tibia baten zatia da Zaldibarren topatu duten giza-hezurra

Mireia Bikuña 2020ko abu. 16a, 21:50
Zaldibarko zabortegiaren irudi bat.

Polizia Zientifikoak baieztatu du pertsona batena dela telaz inguratuta agertu zen hezurra, 23 metroko sakoneran. DNA proben emaitzek zehaztuko dute norena den tibia hori.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Zubiagak eta  Ondare Naturala eta Klima-aldaketarako zuzendari Aitor Zuluetak  premiazko agerraldia egin dute, azken ordukoak kontatzeko.  

Arratsaldeko 17:00ak aldera topatu dute gizar-hezurra Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze topatzeko lanetan ziharduen patruilak. Aurkikuntza zabortegiko baskularen beheko aldean egin dute, egituraren parte zen hamabost metro luzeko metalezko xafla baten azpian.

Era berean, azaldu dute, aurrerantzean jarraituko duten protokoloa.  "Zonaldea mugatuko dugu, eta  kontu handiagorekin egingo dugu lan. Gainera, topatutako hezurrari analisi zientifikoa egingo zaio", esan du sailburuak. Azken horiek emaitzak ezagutzeko hainbat egun beharko direla esan du Zubiagak, eta "pazientzia apur bat gehiago" eskatu die Beltranen eta Sololuzeren senitartekoei.

Sei hilabete

Otsailaren 6an, arratsaldeko laurak aldera, gertatu zen ezbeharra . Zabortegiko baskularen inguruan zeuden bi langileak lurperatuta geratu ziren, eta Bilbo eta Donostia lotzen dituen errepidea hainbat egunez itxita egon zen, lurjausiak errepidearen bi erreiak harrapatu zituelako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak