Atzo, abuztuak 14, guztira 8.263 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 575 positiboak izan zirela jakinarazi du Osakidetzak. Nafarroan, ostera, 1.623 proba egin zituzten eta horietatik 99 izan zirela positiboak adierazi du Osasun Erakunde Publiko eta Laboralak.
Lurraldeetako datuei dagoienez, 126 kasu atzeman ziren Araban, 378 Bizkaian, 64 Gipuzkoan, 99 Nafarroan eta 7 EAEtik kanpo erroldatutakoak. 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo EAEn, eta COVID-19a duten 13 pertsona ZIUn daudela jakinarazi dute. Nafarroan, ostera, pertsona bakarra ospitaleratu zuten eta 43 lagunek jarraitzen dute ospitaleetan, horietatik 5ek ZIUn. Foru Gobernuko kideek jakinarazi dute, gainera, kasu positiboen %54 dagokiela 15 eta 44 urte artekoei.
Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko ditu Osakidetzak.