Hirugarren positiboa Donostiako zaharren egoitza batean

Maider Arregi 2020ko abu. 13a, 16:57

Debagoieneko zaharren egoitzetan ez da positiborik atzeman azken 24 orduetan. Donostiako Hermano Garate –San Ignacio egoitza– gunean hirugarren kasua detektatu du Osakidetzak.

Donostiako Hermano Garate -San Ignacio egoitza- gunean hiru egoiliar dira Gipuzkoako zaharren egoitza sarean dauden COVID-19 kasuak. Azken positibo hau San Ignacio zentroan konfirmatu dute; dagoeneko modu prebentiboan bakartuta zegoen pertsona bat da. Hermano Garate -San Ignacio egoitza-gunean paseatzera irteteko aukerak mugatuta jarraitzen du eta bertan kokatutako eguneko zentroak itxita dirau.

Lurraldeko adinekoentzako egoitza sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu. Gizarte Politiketako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin etengabeko harremanean, Zaintza eta Alerta Sistema aktibo mantentzen du Gipuzkoako gizarte zerbitzuetan eta baliabideetan COVID-19ari aurre egiteko eta, horrela, birusaren hedapena denbora errealean zaintzeko eta gizarte baliabideak eta zerbitzuak indartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak