Amaitu dute Gabilondo eta Errastiren 'Erlauntza' filmaren grabazioa

Maider Arregi 2020ko abu. 10a, 10:04

Amaitu dute Erlauntza filmaren grabazioa. Kepa Errasti aretxabaletarrak idatzitako antzezlana du oinarri pelikulak eta Mireia Gabilondo bergararrak zuzendu du. Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Leire Ruiz dira komedia honen protagonistak.

Kepa Errastik (Aretxabaleta, 1981) idatzitako antzerki lan arrakastatsuan oinarrituta dagoen Erlauntza filma, konfinamendu ostean grabatu den pelikuletako bat izan da. Osasun neurri guztiekin grabatu dute eta uztailaren 31n amaitu zituzten grabaketak. Errodaje osoa Bizkaiko Gamiz-Fikako landetxe batean egin dute, Acronica eta Tentazioa produkzioen eskutik. Eskarmentudun gidoilaria da Errasti eta 2018an Donostia Antzerki Saria jaso zuen Errastiren Mami Lebrun lanak.

Mireia Gabilondo aktore eta zuzendaria (Bergara, 1964) arduratu da Erlauntza filma zuzentzeaz. 2013an, bakarka zuzendutako lehen filma aurkeztu zuen Amaren eskuak. Gabilondo Donostiako Tanttaka antzerki taldearen sortzaileetako bat ere bada eta makina bat antzezlan zuzendu ditu.

Komedia oinarri

Landetxe batera doazen lagunen istorioa kontatuko du. Betidanik lagunak diren sei emakume abiatuko dira bertara, horietako baten ezkongabeko agurra ospatzera. Lanak adiskidetasunaren eta sortzen diren tira-biren inguruan jardungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak