Larraitz Arriolabengoa arrasatearra, Benidormeko milioigarren turista

Maider Arregi 2020ko abuztuaren 9a

Arriolabengoa eta semea, ezkerraldean Hondartzetako zinegotzia eta eskuinaldean Benidormeko alkatea. ‘Diarioinformacion’

Benidormeko hondartzak uda honetako milioigarren turista jaso du: Aramaion bizi den Larraitz Arriolabengoa arrasatearra. Arriolabengoak, opari gisa, oporraldi osorako lau hamaka eskura izango ditu hondartzako lehen ilaran. Benidormeko alkate Toni Perezen eskutik jaso du saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak