Espainiako Gobernuaren eta udalerrien akordioa ez dela aplikagarria EAEn adierazi dute hiru aldundiek

Maider Arregi 2020ko abu. 7a, 09:26

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek diote, euskal udalerriei "aplikatu beharreko foru-berezitasuna" dela eta, Espainiako Gobernuak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) sinatutako akordioak "ez diela eragiten Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetako toki-erakundeei". Akordio horri esker, udalek soberakinak eta superabitak erabil ditzakete.

Akordioa aztertu ondoren eta araubide erkideko udalerrien eta foru-lurraldeetakoen artean ageriko aldeak daudela ikusita, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek gogorarazten dute akordioak ez diola eragiten Euskadiko udal-egitura eta -sistemari. Ildo horretatik, honako hau adierazten du ohar bateratuan:

• Euskal Autonomia Erkidegoan foru aldundiei dagokie Lurralde bakoitzeko toki-erakundeen finantza-tutoretza.

• Lurralde historikoetan indarrean daude toki-erakundeen aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-iraunkortasuna arautzen dituzten bidezko foru arauak, euskal udaletan superabiten erabilera arautzen dutenak.

• Euskal erakundeen –toki-erakundeak barne– finantzaketari eta iraunkortasunari buruzko edozein erabaki edo akordio Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren barruan hartu beharko da, aldebikotasun-printzipioaren arabera.

 

Unai Rementeriak (Bizkaia), Ramiro Gonzalezek (Araba) eta Markel Olanok (Gipuzkoa) nabarmendu dute, ez dela aurreikusten aipatutako Errege Lege Dekretuan xedatutakoa Euskadiko toki-erakundeetan aplikatzeko aukera, EAEko udalerriei aplikatu beharreko foru-berezitasunaren ondorioz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak