Infantil mailako nesken taldea osatuko da Bergara eta Antzuolako kluben hitzarmenari esker

Maider Arregi 2020ko abu. 8a, 10:00

Bergara Kirol Elkarteak (BKE) eta Antzuola Kirol Elkarteak (AKE) nesken infantil mailako futbol taldea izango du. "Oso pozik gaude, hitzarmena sinatuko dugu irailean eta federazioarekin ere azken xehetasunak lotuko ditugu: egutegia zehaztu, zein kamiseta jantzi... Hasiera batean asmoa da gorriz Eztalan jokatzea eta urdinez Ipintzan; dena, ordea, zehazteke dago oraindik", argitu du Ibon Gezalaga AKEko presidenteak.

Entrenamenduei dagokienez, Antzuolako eta Bergarako zelaietan txandakatuz egingo dituzte; partiduak ere txandaka jokatuko dituzte Eztalan eta Ipintzan. 2020-2021 denboraldiko bi kluben arteko hitzarmena irailean sinatuko da. Nesken infantil kategoriako taldearen ia erdia antzuolarra izango da, eta beste erdia bergararra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak