Eskoriatzako familia bereko lau kide zauritu dira furgoneta Deba ibaira erori ondoren

Maider Arregi 2020ko abu. 3a, 10:31
Argazkia: Gipuzkoako Suhiltzaileak

Familia bateko lau kide, hiru gizon eta emakume bat, zauritu dira furgoneta  errepidetik atera eta Deba ibaira erori denena. Istripua, Soraluzen gertatu zen atzo, domeka, 15:30ean GI-627 errepidean, Maltzagarako noranzkoan.

Volkswagen T5 furgoneta errepidetik atera eta Deba ibaira erori zen atzo. Istripuaren ondorioz lau bidaiariak (58, 21 eta 18 urteko hiru gizonezko eta 55 urteko emakumezko bat) zauritu egin ziren. Mendaroko ospitalera eraman zituzten pronostiko erreserbatuko zauriekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak