Etxetik gertu, mila aukera

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko abuztuaren 1a

Beheko mapan nabigatu.

Koronabirusak oztopo asko jarri dizkio turismoari, baina gertukoak inoiz baino garrantzia handiago hartu du orain. Horregatik, Debagoienak eskaintzen dituen hainbat aukera jaso ditu Goienak mapa interaktibo batean.

Kanpora joaten gara gauza berriak ezagutzeko irrikaz; hango eta hemengo monumentu, ibilbide eta aisialdi guneak ezagutzen ditugu, eta batzuetan, hurbilen ditugun altxorrak oharkabean pasatzen zaizkigu. Ingurune pribilegiatua da Debagoiena, eta bertan, asko dago ezagutzeko.

Ondorengo mapa interaktiboan hainbat proposamen jasotzen dira, oinezko ibilbideak, bizikletan ibiltzeko bidegorriak, bainu guneak edota intereseko ondare historikoak, besteak beste. Mapan zoom egin eta intereseko elementuan klikatzerakoan, proposamena jasotzen duen artikulura zuzenean joateko aukera izango du erabiltzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak