Udan ere odola emateko aukera egongo da Debagoieneko herri batzuetan

Ainhoa Arana 2020ko uztailaren 29a

Odol premia ez da desagertu eta herritarrak odola emateko unitate mugikorretara gerturatzera gonbidatu dituzte. Arrasaten Uztailaren 30ean Laubide Plazan egongo dira arratsaldeko 16:30tik 20:00etara. Abuztuan berriz, Aretxabaletara eta Eskoriatzara hurbilduko da autobusa.

Aretxabaletan, abuztuaren 12an Herriko Plazan egongo dira 16:45etik 20:00etara; eta Eskoriatzan, abuztuaren 13an 16:30etik 20:15eara Fernando Eskoriatza plazan izango da autobusa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak