Irizarrek eta Aristik izarrekin batera hasiko dute denboraldia Burgosen, gaur

Xabier Urtzelai 2020ko uzt. 28a, 09:54

Kosta da, baina iritsi da. Mundu mailako ziklista onentsuenek gaur berrekingo dute ziklismo denboraldia ostera ere. Hala, gaurtik hasi eta zapatura arte Burgosko errepideetan lehiatuko dira Landa, Carapaz, Valverde, Evenepoel edota Simon Yates bezalako goi mailako txirrindulariak. Eta tartean egongo dira Euskaltel-Euskadi taldeko Julen Irizar eta Mikel Aristi, talde laranjarekin batera.

Segurtasun neurri zorrotzekin batera bueltatuko da ziklismoa. Eta, Burgosko Itzulira begira egongo dira egunotan mundu osoko txirrindulari zaleak. Inoiz ez du lasterketa horrek halako ikusmina piztu, jendea txirrindularitza gosez delako, eta punta-puntako ziklistak batuko dituelako [Hemen ziklisten zerrenda]. Euskaltel-Euskadirendako hitzordu garrantzitsua da, hainbat urtez Euskadi Fundazio moduan lehiatzen ibili eta gero euren babesle historikoa batu zaie aurten, eta errepidean kolore laranja erakusten hasteko ordua da, baita garai bateko zaleen babesa errekuperatzekoa ere. Ziklista hauek izango dira Burgosen:

  • Mikel Bizkarra
  • Gotzon Martin
  • Ruben Fernandez
  • Julen Irizar
  • Txomin Juaristi
  • Juanjo Lobato
  • Mikel Aristi 

Hala, Debagoieneko bi txirrindulariek elkarrekin egingo dute debuta taldean. Azken urteotan Euskadi Muriasen egon eta gero Euskaltel Euskadira pasa dira eta gainera, Irizarrek egunotan berriztu du kontratua, beste bi urterako. Luzea izan da lasterketetara itzultzeko itxaron beharreko denbora, baina iritsi da eguna [Gaurko etapa].

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak