Abuzturako proposamen literarioak, e-Liburutegian

Uxue Igarza Loiola 2020ko abu. 4a, 09:00

Pandemia sasoian gorakada nabarmena izan zuen liburutegi digitalak; zehazki, 15.196 erabiltzaile berri erregistratu dira urtea hasi zenetik. Hala, konfinamendu garaiko joerari eusteko, uda sasoirako ere proposamenak gehitu dituzte.

Sei hilabetetan e-Liburutegiak marka guztiak hautsi ditu; inoiz baino mailegu gehiago egin dituzte (91.881), eta 15.000 erabiltzaile baino gehiago batu dira; orain, 56.366 erabiltzaile ditu liburutegi digitalak guztira.

Gorakadari eusteko, uda sasoirako gomendioak eman nahi izan dizutzte. Zerrenda horretan daude Kirmen Uriberen 17 segundo, Karmele Jaioren Aitaren Etxea edota Garbiñe Ubedaren Mehatxua, besteak beste. Horrez gain, balorazio onenak jaso dituztenak eta gehien irakurri direnak ere zehaztu dituzte.

Bazkide izateko, udal liburutegira jo

Euskadiko Irakurketa Sareko bazkide egiteko, herriko udal iburutegira jo eta bertan eskatu behar da txartela. Erabiltzailea eta pasahitza jaso ostean, saioa hasi beharko da webgunean.

Bestetik, formatu digitalean irakurtzeko aukera ematen du e-Liburutegiak, eta baita filmak eta ikus-entzunezkoak online ikusteko aukera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak