Martitzenean irekiko da ABEEEak osatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 26a, 16:47

Lanbideren webgunean egin beharko da eskaera, eta uztailean, abuztuan edota irailean aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileek eskatu ahalko dute; betiere, urtean 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarria izan badute.

15,46 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Euskal Enplegu Zerbitzuak aldi baterako lan-erregulazioak osatzeko prestazioak laguntzeko. Lanbideren webgunean eskatu ahalko dira hilaren 28tik aurrera.

Uztailean, abuztuan edota irailean  ABEEE egoeran dauden lagileek egin ahalko dute eskaera, baldin eta urtean 20.000 eurotik beherako kotizazio-oinarria izan badute. Jaurlaritzaren arabera, 25.000 pertsona inguru dira egoera horretan daudenak –eta hortaz laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituztenak–. Aurreratu dutenez, lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek, 100.

Eskaerak, telematikoki

Lanbideren webgunean egin beharko da eskaera. Horretarako, formulario bat bete beharko da, eta ez da beharrezkoa izango identifikazio elektronikoa sartzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak