'1,5 Konfi-dantza' emanaldia eskaini dute Jaiki elkarteak eta Joe Piemanek

Uxue Igarza Loiola 2020ko uztailaren 25a

Egubakoitzean, HEMEN GAZ ekimenaren eskutik Aretxabaletako Mitarte plazan 1,5 Konfi-dantza ikuskizunaz gozatu zuten dozenaka ikuslek. Jaiki elkarteako dantzariek konfinamendu sasoiko komunikazioa izan zuten ardatz, eta Joe Pieman DJak jarri zuen soinua.

"Nola komunikatu, nola maitatu ukitu gabe? Usaindu gabe?".  Galdera horiei erantzuteko gorputzak, inprobisazioa, dantza eta musika izan ziren artisten baliabideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak