Bidea egiteko bizikleta martxa presoen aldeko ekimenean

Maialen Santos 2020ko uzt. 24a, 10:08

Izan Bidea dinamikaren baitan eman zioten Arrasateri bira.

Izan Bidea dinamikari jarraiki, Basauritik Bilbora joango dira bihar. Gaur eman daiteke izena, Sareren webgunean.

Izan Bidea dinamikaren baitan, bizikleta martxa egingo dute bihar, Basauriko espetxetik abiatuta –09:00etan–. Bilbora iristea izango da helburua, "presoen eta iheslarien auziari behin betiko aterabidea emateko". Arrasateko Sareko kide Premin San Pedrok azaldu duenez, "martxa nazionala" izango da, eta zenbait debagoiendarrek hartuko dute parte horretan. Martxaren hasierara joateko autoak antolatzen ari dira, eta, beraz, joan nahi duenak Sareren webgunean eman behar du izena; beranduenez, gaur.

Mugikorrerako aplikazioa

Izan bidea lelopean egingo dituzten kilometroak zenbatzen joateko, izen bera daraman mugikorrerako aplikazio bat sortu dute. Hala, edozein pertsona edo elkartek izena eman dezakete, kilometroak gehitzeko. "Euskal Herriak dituen herritar kopurua egin gura ditugu kilometrotan: 3.127.326, hain zuzen", azaldu dute Saretik.

Ekintza ugari

Maiatzaren 29an dinamika aurkeztu zutenetik ekintza ugari eraman dituzte aurrera, Debagoienean. Besteak beste, uztailaren 18an Aloñara igoera egin zuten bizikletan; eta 19an, bestalde, Arrasateri bira eman zioten, presoen eta iheslarien alde. Arrasateko Sarek aurreratu du irailetik aurrera ekintza ugari antolatuko dituztela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak