Ludwig Van Beethovenen sinfoniak entzungai Kamerata EusKdivariusen eskutik

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 22a, 11:07

Kamerata EusKdivarius (Irudia: Goteo)

Kamerata EusKdivariusek Gipuzkoako hainbat herritan emango ditu emanaldiak uztailaren 25etik abenduaren 25era bitartean eta besteak beste, Arrasaten eta Bergaran izango da. Arrasaten Udazabal ekimenaren baitan arituko da, uztailaren 25ean, 19:30ean, Monterron Parkean.

Kamerata EusKdivariusek, Ludwig Van Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko asmoz, bederatzi emanaldi antolatu ditu. Gipuzkoako hainbat herrietan arituko dira eta herri bakoitzean Beethovenen sinfonia bat izango da entzungai.

Biraren lehen emanaldia Arrasaten izango da, zapatuan, Monterron parkean. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta Beethovenen seigarren sinfonia izango da entzungai.

Irailaren 18an, Bergaran

Bergarako emanaldia, irailaren 18an izango da, 20:00etan hasita, Seminarixoan eta bertan, Beethovenen bigarren sinfoniaz gozatzeko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak