'Hitzak eta argazkiak' izeneko ekimena aurkeztu du UEMAk

Ainhoa Arana 2020ko uzt. 21a, 17:21
Irudia: UEMA

Bertatik Bertara kanpaina ezagutarazteko helburuarekin sortu da eta argazkiak eta hitzak sarituko dira. Gaurtik hasita eta irailaren 21era bitartean kanpainarekin lotutako argazki, esaldi eta leloak partekatu behar dituzte parte-hartzaileek #bertatikbertara traolarekin.

Parte hartzeko baldintza batzuk bete beharko dira. Lau dira erabili beharreko sare sozialak; Instagram, Twitter, Facebook eta Mastodo. Argazkien kasuan, Bertatik Bertara kanpainako mahai-gainekoak edo kartelak agertzea baloratuko da derrigorrezkoa ez den arren eta esaldien kasuan, kanpainaren helburuarekin bat egiten duten leloak hartuko dira kontuan.

Hiru sari desberdin egongo dira. Lehena, bi lagunentzako gaua eta gosaria Mutrikuko Arbe Hotelean, hurrengoa bi lagunentzako bazkaria edo afaria Oiartzungo Usategieta jatetxean eta azkenik bertako elikagaiekin osatutako saskia Zarauzko Lekaru dendan. Saridunak zozketa bidez aukeratuko dira eta www.uema.eus webgunean eta UEMAren sare bideetan argitaratuko dituzte irailaren 23an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak