Ignaziotar bidea oinez ezagutzeko hiru etapa antolatu ditu Debagoieneko Mankomunitateak

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 21a, 15:08

Debagoieneko Mankomunitateak Ignaziotar bidea oinez ezagutzeko hiru etapa antolatu ditu. Etapak uztailaren 31tik abuztuaren 2ra bitartean egingo dira eta aurrez, izena ematea komeni da.

Lehen etapa: Loiola-Zumarraga

Lehen etapa uztailaren 31n izango da. Loiolan egingo dute irteera eta Zumarragan amaituko da ibilaldia, ia 16 kilometro egin ostean. Irteera 09:00etan egingo dute.

Bigarren etapa: Zumarraga-Arantzazu

Bigarren etapa, abuztuaren 1ean egingo dute, Zumarragatik Arantzazura. Ibilbideak 20 kilometro izango ditu eta irteera 09:00etan egingo dute.

Hirugarren etapa: Arantzazu-Araia

Azken etapa, abuztuaren 2an izango da, Arantzazutik abiatu eta Araiara. Ibilbide honek 18 kilometro izango ditu eta irteera 09:00etan izango da.

Izen-ematea

Etapetan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da. Horretarako, Debagoieneko Mankomunitateak hiru bide jarri ditu: 943 79 64 63, 943 15 18 78 edo 943 72 20 42 telefono zenbakietara deitzea; info@ignaziotarlurraldea.com helbidera mezu bat bidalita edota www.ignaziotarlurraldea.com atariaren bitartez. Etapa bakoitza gainera, 5 euro ordaindu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak