Aurrez aurreko jarduerak itzuli dira PT Garaia parke teknologikora

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 21a, 10:08

Fagor Electronikaren Batzar Nagusia PT Garaiko Udalaitz Auditorioan. Irudia: PT Garaia

COVID-19aren eraginez parke teknologikoaren ohiko jarduna mugatu egin zen, izan ere, azaldu dutenez, enpresak, erakundeak eta norbanakoak hartzea de Garaiaren jarduera garrantzitsuenetakoa.

Maiatzean webinarrak eta online ikastaroak protagonista izan baziren ere, dagoeneko jarduera presentzialak egiten ari dira PT Garaia parke teknologikoan: "Ekaina eta uztaila, bilera korporatibo batzar eta aurrez aurreko hitzaldi informatiboz beteriko hilabetea bihurtu dira, galdutako erritmoa berreskuratuz".

Osasun protokoloak abiatu eta espazioak egokitu dituztela azaldu dute kudeatzaileek, eta hala, Sareteknikaren Batzar Orokorra egin dutela, besteak beste. Guztira, esan dute azken bi hilabeteetan egin dituzten 15 ekimenetan 1.400 pertsona baino gehiagok parte hartu dutela.

Bailarako enpresentzat, erabilgarri

Adierazitako denbora tartean, bailarako hainbat enpresak izan dituzte bilerak PT Garaian; hala nola, Eroskik, Ategik, Ekidek, Mondragon Assemblyk edota Fagor Ederlanek.

Parke Teknologiko arduradunek argitu dutenez, "neurri guztiak" bete dituzte batzarrak egiteko, eta hurrengo hilabeteetan ere aretoak egokitzen jarraituko dute enpresen eta komunitatearen "beharrei erantzuteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak