Eraso sexistak ekiditeko kanpaina abiatu dute Emakundek, diputazioek eta EUDELek

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 13a, 14:43
2017an Oxirondo plazan egindako elkarretaratzea eraso sexista gaitzesteko.

COVID-19ak eragindako egoera dela-eta, aurten ez dute jaietarako berariaz abiatzen den ohiko kanpaina prestatu. Halere, beste programa bat diseinatu dute, uda "orokorrean" oinarri hartuta.

Eraso sexistarik gabeko uda da kanpainaren izena, eta sortzaileek azaldu dutenez, eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa da –Beldur Barik programaren baitan–. Emakundek bultzatu eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek (Euskadiko Udalen Elkartea) babesten dute gazteei zuzendutako kanpaina, baina aurten festak baino uda izango du oinarri.

Prebentzio kanpainarako EAEko udalei materiala banatu diete herritarren inplikazioa lortzeko: "Udan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz, zenbait material eskaini zaie EAEko udalei; herritarrak gai horrekin sentikortzera eta inplikatzera zuzendutakoak". Kartelak eta eraso sexistak prebenitzeko gida bat dira banatu dituztenak, azaldu dutenez, aisialdi-giroetan eman daitekeen biolentzia "atzemateko, prebenitzeko eta hari aurre egiteko".

Herritarren konpromisoa eskatu dute

Erakundeek jarrera aktiboa eskatu dute jarrera edo ekintza matxisten aurrean: "Gazteei espezifikoki baina hiritar guztiei deia egiten diegu euren inplikazio eta jarrera aktiboarekin, udan jarrera sexistarik gabeko espazioak sortarazten laguntzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak