Estortsio kasuak hauteman ditu Ertzaintzak azken egunetan

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 13a, 12:50

Delituen Ataleko ertzainek azaldu dutenez, gertuko senitarteko baten "gezurrezko bahiketa" aitzakia jarrita erreskatea ordaintzeko egindako telefono-deiak hauteman dituzte. Gehienetan, 10.000 euro eskatzen dituzte.

Uztailaren 9an eta 10ean hamar bat telefono-dei hauteman zituztela azaldu dute Ertzaintzako Pertsonen aurkako Delituen Ataleko agenteek. Senitarteko bat askatzeko dirua eskatzen dute deietan: "Dei horiek telefono finkoen titularrei egiten dizkiete, eta berriemaileak jakitera ematen du alaba bahituta dutela. Askatzeko diru-kopuru bat eskatzen dute, normalean 10.000 euro". 

Dei batzuk atzerritik egin direla azaldu dute Ertzaintzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Atal Nagusiak: "Hainbat dei Txileko telefono batetik egin dituzte, eta beraz, uste dugu lehenago ere gertatu zen bezala beste estortsio-kanpaina baten aurrean gaudela".

Familiak beldurtzeko estrategia

Delitugileak familiak izutzen saiatzen direla azaldu dute ertzainek, eta hortaz, familiak "nahastu eta beldurtu" egiten direla. Halere, lasai egoteko eta biktimaren benetako egoera ziurtatzen saiatzeko gomendioa luzatu du Ertzaintzak:"Balioetsi behar dugu egoera agian ez dela benetakoa eta iruzur egiten ari direla".

Bestetik, erreskatea ez ordaintzea gomendatu dute, eta berehala Ertzaintzarekin harremanetan jartzea, larrialdietako 112 telefono-zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak