Zeregin horretarako jarritako pertsona batek tenperatura hartu die –eta hartuko– herritarrei hauteslekurako sarreran, eta aretora sartu aurretik eskuak ere garbitu egin behar ditu jende denak, gelarekin. Musukoa, derrigorrezkoa. Mahaietan ere, gelak eta maskarak, eta boto-emaileak botokutxa aurrera iristean, Nortasun Agiria mahaiko kideei eman beharrean, distantzia batera erakutsi, eskuz esku ibil dadin eragozteko. Botoa emanda, irteera beste norabide batean, sartzera doazenekin ez gurutzatzeko.