Hasi dira Fagor Taldeko kooperatibak batzar orokorrak egiten

Julen Iriondo 2020ko uzt. 10a, 17:08
Fagor Electronicaren gaurko batzarra.

Maiatzean egiten dituzte normalean, baina aurtengo egoera bereziak eragin zuen atzeratzea. Taldeko kooperatibek uztailean zehar egingo dituzte batzarrak; batzuk, era telematikoan. Fagor Taldearen batzarrarekin amaituko da zerrenda, uztailaren 29an.

Baldintza berezietan egingo dira batzarrak, COVID-19arengatik, osasun neurriak betez. Are gehiago, Fagor Ederlan, Fagor Arrasate eta Fagor Taldeko batzar orokorrak era telematikoan egingo dira. Bestetik, kasu gehienetan baliabide telematikoak erabiliko dira kooperatibistei informazioa helarazi eta, zenbait kooperatibaren kasuan, baita bozketak egiteko ere, Fagorren komunikazio sailetik adierazi dutenez.

Fagor Taldeko kooperatiben batzar orokorrak:

●Fagor Electronica: uztailaren 10ean

●Mondragon Assembly: uztailaren 17an

●Fagor Ederlan: uztailaren 18n

●Galbaian: uztailaren 23an

●Fagor Automation: uztailaren 24an

●Fagor Arrasate: uztailaren 24an

●Fagor Industrial: uztailaren 24an

●Copreci: uztailaren 24an

Uztailaren 29an amaituko dira batzar orokorrak, Fagor Taldeak telematikoki egingo duen saioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak