EAJk eskuratu ditu boto gehien Gipuzkoan eta hamar eserleku lortu ditu legebiltzarrean. Dena den, 2016an baino ia 8.000 boto gutxiago jaso ditu. EH Bilduk, ostera, gora egin du boto kopuruari dagokionez (%6,7 gehiago) eta bederatzi eserleku eskuratu ditu. PSE-EE izan da hirugarren indarra eta hiru jarleku izango ditu. Elkarrekin Podemos-IUk, ostera, porrot handia jaso du 27.000 boto baino gehiago galduta eta bi jarleku izango ditu eta PP-Ciudadanosek bakarra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.