EAJk irabazi ditu hauteskundeak Araban, eta Voxek eserleku bat lortu du

Eneko Azurmendi 2020ko uzt. 12a, 22:52

Araban daukan nagusitasuna berretsi du EAJk, 40.002 boto eta bederatzi eserleku eskuratuta. Bigarren indarra EH Bildu izan da, 30.886 boto eta sei eserlekurekin. Nabarmentzekoa da PP+C's koalizioak izan duen gainbehera. Izan ere, 2016an 32.661 boto eskuratu zituzten eta gaur 14.287 lortu dituzte, 18.374 gutxiago –hiru eserleku–. PSE-EEk boto kopurua mantendu egin du eta lau eserleku lortu ditu. Elkarrekin Podemos-IUk, aldiz, 14.285 galdu ditu, eta bi eserleku eskuratu. Azkenik, Vox Eusko Legebiltzarrean izango da, 4.722 botorekin eserleku bat bereganatu du-eta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak