EAJ erraz nagusitu da beste behin Bizkaian botoen %42,60arekin, eta 2016an lortutako emaitzak hobetu egin ditu. Izan ere, EAJk eserleku bat gehiago eskuratu du eta 12 legebiltzarkide izango ditu Gasteizen. EH Bilduk ere gorakada nabarmena izan du Bizkaian (botoen %23,94), eta 2016an baino 2 eserleku gehiago izango ditu.
Beherakada nabarmena izan du 2016an hirugarren indarra izan zen Elkarrekin-Podemosek. Alderdi moreak bi jarleku bakarrik eskuratu ditu, 2016an baino bi gutxiago. PPk eta Ciudadanosek osaturiko koalizioak ere beherakada nabarmena izan du Bizkaian, eta legebiltzarkide bakarra izango dute Gasteizen (2016an bi eskuratu zituen PPk). PSE-EEk emaitzak mantendu egin ditu, eta zituen hiru legebiltzarkideak mantenduko ditu.
Aipagarria izan da abstentzioa, %47,48koa izan da eta.