Manu Gomez arrasatearrak zuzendutako filma grabatuko dute Soraluzen

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 10a, 17:00

Erase una vez… Euskadi da filmaren izena, eta Yon Gonzalez bergararra da aktoreetako bat. Grabaketak abuztuaren 24an hastea aurreikusi du La Canica Films ekoiztetxeak.

Pilpilean aldizkarian argitaratutakoaren arabera, abuztuan, Manu Gomez zuzendari arrasatearraren Erase una vez… Euskadi filma grabatuko dute Soraluzen. Ekoiztetxearen asmoa abuztuaren 24an hastea da, eta aurreikusi dutenez, zortzi aste iraungo ditu filmazioak.

Zuzendariak azaldu du lana "80ko hamarkadako Euskadin" kokatutakoa dela, eta "integrazioaren eta elkarbizitzaren normalizazioarengatik borrokatu zutenen istorioa" kontatzen dela: "Arrasaten jaio eta bizi izan nintzen 1973an; granadar etorkinen semea naiz eta gerra galdu zuten haien loba. Filmean ihes egin behar izan zutenei buruz, geratu zirenei buruz eta elkarbizitzen ikasi zutenei buruz aritzen naiz".

Aktoreen artean, bailarako bat

Aktoreei dagokienez, Yon Gonzalez bergararra izango da protagonistetako bat. Bestetik, gainerako artisten artean daude Pilar Gomez, Luis Callejo, Marian Alvarez, Rafa Martin, Ruth Diaz, Aron Piper, Fernando Soto, Vicente Romero, Maria Isasi eta Maria Alfonsa Rosso, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak